Zure sarrerak zure posta elektronikoan jasoko dituzu 24 ordu baino lehen. Ez bazaizu emaila zure sarrera ontzira iristen, bagiratu ezazu Spam edo Baztergarriak karpetan.
Ordainketa egiterakoan (Kreditu Txartela edo Paypal) sarrerak emailez jasoko dituzu Pdf fitxategi batean. Inprimatu eta ekitaldira eraman, sartzeko hori eskatuko dizugu. Ordainketa ziurtagiriak EZ DU SARTZEKO BALIO eta LEHIATILAN EZ DA EZER ALDATU BEHAR. Zuzenean inprimatutako sarrerarekin sartuko zara.
Kreditu txartelak arazoak eman badizkizu: BarraBarra! "comercio seguro" motako online denda bat denez, txartelarekin ordaindu ahal izateko txartelak "sekurizatua" egon behar du (aktibazio mota bat da). Interneteko denda guztiak ez dira "comercio seguro" baliabidea erabiltzen, beraz posible da txartel batekin toki batzuetan erosi ahal izatea eta besteetan ez. Sekurizatuak dauden txartelekin denda guztietan egin daitezke ordainketak arazorik gabe.
Bankuaren web orrialdean VINI atala bilatu eta bertatik sekurizatu dezakezu txartela.
Horrela ez baldin baduzu egin nahi, bankuarekin kontaktuan jarri beharko duzu hori lehenbaillehen soluzionatzeko, edo Paypal bidez egin ordainketa.
Paypal bidezko ordainketa prozesuan, ordainketa burututakoan abisu bat agertzen da pantailan ordainketa ondo egin dela adieraziz eta BarraBarra! gunera itzuliko zaitu automatikoki. EZ EGIN EZER ETA EZ ITXI LEIHORIK BarraBarrara! bueltatu arte. Erosi dituzun sarrerak beste leiho batean irekiko zaizkizu eta horrez gain email bat jasoko duzu. Emailean atxikita sarrerak aurkituko dituzu pdf formatuan.
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin kontaktuan ondorengo helbide elektronikoan: .
Gustura lagunduko dizugu!AKTING INGENIARITZA email: Lege oharra