barrabarra.eu atariaren (aurrerantzean BarraBarra) arduradunek bete egiten dituzte uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeak, abenduaren 13ko Datu Pertsonalei buruzko 15/1999 Legeak eta gainerako europar zuzentarauek ezarritako baldintzak, eta, horretarako, erabilera-baldintza hauek sortu dituzte.
Akting Ingenieritza, S.L.
IFK: B20942280
Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi 56 - 1, 20009
Donostia
Akting Gipuzkoako Merkataritza-Erregistroan inskribatua dago, 2312 Liburukian, 208 Folioan, SS-28856 Orrialdean eta bere IFK B-20942280 da.
Atariaren bidez, BarraBarrak erabiltzaile erregistratuei ekitaldiak antolatu, sarreren salmenta egin eta ondorengo kontrola kudeatzeko plataforma eskaintzen die. Erabiltzaile, bisitari, bezero edo erosleak (hemendik aurrera, Erabiltzailea), eta ekitaldiaren kudeatzaileak, enpresa, autonomo edo erakundeak (hemendi aurrera, Kudeatzailea) azaltzen diren Baldintza eta Lege Ohar Orokorrak kontratatzeko, irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna dutela onartzen eta baieztatzen dute. Ataria erabiltzean, erabiltzaile bihurtzen zara, eta erabilera-baldintza hauetan jasotako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzu. Beraz, ez bazaude ados hemen ezarritako baldintzekin, ez ezazu barrabarra.eu erabili/atzitu.
Ataria erabiltzean, baldintza hauek bete beharko dira, eta aldizka egunera daitezke. Era berean, atariaren arduradunek eskubidea izango dute webgunea, eskainitako zerbitzuak eta atarian lor daitekeen informazioa aldatzeko, hau horrela ekitaldietako arduradunei egon diren aldaketen berri emango zaie. Ataria erabiltzean, erabiltzaileak baldintzak ulertu eta espresuki onartzen dituela irizten zaio. Erabiltzaileak edo Antolatzaileak webgunean Atzipena eta erabilpena egiten badu, momentuan BarraBarran azaltzen diren erabilpen baldintza guztiekin ados dagoela adierazten du.
BarraBarraren arduradunek eskubidea izango dute zerbitzua eta/edo atariko edukiak hainbat irizpideren arabera aldebakarrean hobetzeko, aldatzeko edo kentzeko, 7 egun aurretik abisua emanez.
Erabiltzaileak: Bisitari, bezero edo eroslea. BarraBarrako arduradunek baldintza bereziak finkatu ahal izango ditu Web Orrialdetik eskaintzen diren zerbitzu eta produktu berezietarako
Kudeatzailea: enpresa, autonomo, erakundeak edo entitateak, publiko edo pribatuak.
Online bidezko sarreren salmenta: barrabarra.eu bitartez eskuragarri jarri den erreminta ekitaldiak antolatu, sarreren salmenta egin eta ondorengo kontrola kudeatzeko plataforma da.
Ondorengo Kontrola: Salmentaren ondoren egin beharreko kontroloreako BarraBarrak hiru aukera ezberdin eskaintzen ditu: zerrenda, Android Sistema Operatiboa duten QR irakurketa, eta BarraBarrako arduradunei eskatu behar zaizkien irakurle batzuen bitartez.
Prezioak, kontabilitatea eta bestelako funtzioak: BarraBarrak Internet bidezko sarreren online salmenta eta ondorengo kontrola egiteko plataforma eskaintzen du. Webguneak Kudeatzaileei aldi baterako lizentziak eskaintzen dizkie, kontratuak irauten duenaren araberakoak, Interneten eta Web gunean eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen eskubideen transferentziarik ez da egiten, hauen erabilerarako baimena bakarrik ematen da. Kudeatzaileak identitatearen eta ekitaldiaren deskribapen bat jarri ahal izango du, argazkiak atxiki eta bere logotipoa igo, beti ere propietate intelektual, industrial, irudi eta hirugarren pertsonen datuen babeseko eskubideak errespetatuz.
Kudeatzaileak BarraBarran jartzen dituen informazio eta edukiak BarraBarrako arduradunek eta hirugarren pertsonek erabili ahal izango dituzte
Kudeatzailea antolatu duen ekitaldiari buruz jarri duen informazio eta kudeaketa guztiaren arduraduna da. Aldaketa eta bertan beherarik gertatzen baldin bada, bertarako saldu diren sarreren eta erosleen beharrei erantzun behar die.
BarraBarrako arduradunak ekitaldiko Kudeatzaileekin jarriko dira harremanetan saldutako sarreren diru itzuleraren politika zehazteko eta zein kasutan egin behar diren jakiteko. Hasiera batean ez da diru-itzulketarik egingo.
Ordainketa modua: BarraBarrak ordainketa egiteko hainbat modu jartzen ditu Erabiltzaile eta Kudeatzaileen eskura:
Sarreren prezioak euro eta zentimotan erakutsiko dira (adib.: 1.30€), gehienez bi dezimal erakutsiz.
Hizkuntza: BarraBarra lau hizkuntzetan lan egiteko pretatua dago: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
BarraBarratik salmenta bat egiten den bakoitzean, diru hori plataformaren arduradunen kontu korrontera iristen da. Ekitaldia amaitzean ekitaldiari dagozkion datu guztiekin faktura bat igortzen da eta Kudeatzaileari bidaltzen zaio, erregistroa egin zueneko datuetan berak emaniko Kontu Korrontean diru-sarrera eginez komisioak eta eskaturiko bestelako zerbitzuen kantitateak deskontatuz.
BarraBarrako arduradunek Kudeatzaileari, honek sarrerari jarri dion prezioaren %7a kobratuko dio. Kudeatzaile bakoitzarentzat banakako kontabilitatea egiten da. Kudeatzaileak salmenta nahi duenean ixten du eta BarraBarrak faktura bat igortzen dio transferentziaren agiriarekin batera dagokion kantitatearen araberakoa gehienez 4 lan-egunen buruan. Faktura egiteko Kudeatzaileak datu guztiak eman behar ditu eta bera da hauek eguneratuak eta erabilgarriak izatearen arduradun. Horrela izan ezean, BarraBarrak 6 hilabetez gordeko du irabazi horri dagokion zenbatekoa. Data horretatik aurrera Kudeatzaileak diru hori ez duela jaso nahi ulertuko da eta ondorioz, BarraBarraren mantenimendu eta berrikuntzetarako erabiliko da dirua.
Ekitaldia bertan behera geratuz gero, Kudeatzaileak bildutako totalaren %1a bere gain hartuko du bertan behera geratu eta debitu edo kreditu txartelarekin eginiko itzulpenen gastuei aurre egiteko, saldu edo bertan behera geratu den sarrera sarrerako euro bat (1€) ordainduz. Paypal bitartezko itzulketak Paypalek momentu horretan dituen baldintzegatik gidatuko da.
Transferentziak banku gastuak eragiten baditu, Kudeatzaileak bere gain hartu beharko ditu eta transferitu beharreko dirutik deskontatuko dira.
Kudeatzaileek sisteman aldaketak egitea behar baldin badute, beraien beharretara egokitutako proiektu proposamen bat egingo zaie aurrekontu batekin batera. Proiektuari aurrekontua onartu ostean emango zaio hasiera. Lan hauek Kudeatzailearen baitan alda daitezke eta prezioa proiektu hori garatzea kostatzen den lan orduei egokituko da.
Betebeharrak eta erantzunkizunak: Erabiltzaile eta/edo Kudeatzaileak konpromisoa hartzen du ataria modu onean erabiltzeko eta erabilera ilegalik edo fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrako jarduerarik ez egiteko (adierazpen gisa eta sakondu gabe), BarraBarraren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko, sarean edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema fisikoetan edo logikoetan birus informatikorik ez sartzeko edo hedatzeko, eta pertsonen edo familien ohorea edo intimitatea edo hirugarrenen irudia kaltetu edo hautsi dezakeen ezer edo ilegala edo bidegabea den ezer ez egiteko. Halaber, BarraBarrak ez du erantzukizunik izango edozein erreklamazio judizialen edo estrajudizialen aurrean.
Erabat debekatua geratzen da Web Orria beste edozein helburutarako erabiltzea.
BarraBarrak, ahal duen neurrian, Web Gunearen funtzionamendu onaren alde lan egingo du, bertako edukien zuzentasunagatik eta bertan publikatzen den informazioaren egiazkotasunagatik. Hala ere, ez du bere gain hartzen Web Gunean gertan daitezkeen huts egite edo ez-egiteengatik edo bertatik atzikituta beste toki batzuetan dauden edukiengatik.
BarraBarrak ez du erantzukizunik hartuko Erabiltzaile edo Kudeatzaileek jasaten dituzten kalteengatik, zerbitzua ezin bada eman ustekabeko, halabeharrezko edo atariaren arduradunen kontrolez kanpoko arrazoiak direla eta.
BarraBarra ez da inolaz ere erantzule izango atariak behar bezala ez funtzionatzeagatik, mantentze-lanen eta antzekoen, zerbitzarien edo nazioarteko operadoreen intzidentzien edo erabiltzailearen ekipoa gaizki konfiguratu izanaren ondorio direnean edo ataria erabiltzeko beharrezkoak diren sistema informatikoei eusteko nahikoak ez direnean.
Erabiltzaileak edo/eta Antolatzaileak onartu eta bere gain hartzen du ez duela tresnarik, softwarerik edo errutinarik erabiliko, barrabarra.eu atariaren funtzionamendu egokia edo martxan dagoen salmenta batean oztopatzeko edo oztopatzen saiatzeko. BarraBarrak eskubidea izango du, edozein erabiltzaile edo Kudeatzaileren kontua blokeatzeko edo deuseztatzeko, jakiten badu jaialdiaren prozesua edo operazioa eta/edo webgunea maneiatzen duela.
BarraBarrak bermatuko du aurreko baldintzak beteko direla, baita ataria oker erabiltzen dela ekidin ere. Horretarako, erabiltzailearen kontua blokeatu edo deuseztatu dezake, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibilak eta legezko guztiak erabili.
BarraBarrari edo bere kolaboratzaileei hirugarren pertsonei eginiko kalteengatik ondorioztatuko erreklamazio legalak benetan arduragabekeria larri bat egon delako izango da edo Erabiltzaileekiko bere betebeharrak ez dituelako bete.
Ekitaldia egiten ez baldin bada, BarraBarrak ez du horren ardura bere gain hartuko eta erreklamazioak ekitaldiaren Kudeatzaileari egin beharko zaizkio. BarraBarra ez da ekitaldiaren helburu on, obligazioen betekizun edo betebeharren arduradun.
Ez BarraBarra, ezta berau gestionatzen duen sozietatea ere, ez dira Kudeatzaileak ekitaldira joaten diren artean dagoen erlazioaren arduradun.
Jakinarazpenak eta notifikazioak: Jakinarazpenak eta notifikazioak ondorio guztietarako eraginkor direla iritziko zaio erabiltzaile eta/edo Kudeatzaileak emandako helbide elektronikoan egiten direnean. Erabiltzaile eta/edo Kudeatzaileak BarraBarrari jakinarazi behar dio horrek egoki deritzon gertaerez jakinarazteko duen helbide elektronikoko datu pertsonalen edo helbide elektronikoko edozein aldaketa. Erabiltzailea eta/edo Kudeatzaileak espresuki aitortzen du datu horiek berak eman dituela eta erabat benetakoak direla.
Adin txikikoen kasuan, horien kargura daudenek dute haiek eskuratzen dituzten edukiak eta zerbitzuak ezartzeko erantzukizun osoa. Internetek adingabeentzat desegoki izan daitezkeen edukiak atzitzea ahalbidetzen du. Horregatik, erabiltzaileei jakinarazten zaie edukiak iragazteko eta blokeatzeko programa informatikoak daudela, eskuragarri dauden edukiak mugatzeko, eta nahiz eta programa horiek hutsezinak ez izan, adingabeek atzitu ditzaketen materialak kontrolatzeko eta murrizteko erabilgarriak dira.
BarraBarrak ohartarazten du sarrera salmenta sistema erabili nahi duen Kudeatzaileak adin nagusikoa izan behar duela eta ez juridikoki ezingo dela ezgaituta egon, edozein kontratu sinatzeko. BarraBarrak eskubidea du erabiltzailearen harpidetza blokeatu edo deuseztatzeko, betebehar hori hautsi duela zinez egiaztatuz gero.
Atariak cookieak erabiltzen ditu. Cookie deitzen zaie erabiltzailearen terminalean dauden informazio-fitxategi fisikoei, eta erabiltzaileari atarian nabigatzen laguntzeko dira. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, fitxategi horiek instalatu ez daitezen.
Atariaren erabiltzaileek ez dute bertan egon daitezkeen esteken gaineko erantzukizunik hartzen, ez baitute horien gaineko kontrolik. Hortaz, erabiltzaileek beren erantzukizunpean sartzen dira edukietan eta horiek arautzen dituzten baldintzetan.
Era berean, esteka bat jartzeak ez du inolaz ere esan nahi BarraBarrak eta estekatzen den webgunearen jabeak loturarik dutenik, ezta bertako edukiak onartzen eta onesten direnik ere.
BarraBarrak legea eta hirugarren pertsonekiko eskubideak errespetatuko ditu edozein kalte egite egon dela abisatzen baldin bazaio eta hau horrela dela egiaztatzen bada.
Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak ekitaldia antolatzen duen Kudeatzailearen jabegoan geratzen dira. Kudeatzailea Datu Pertsonalei buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzera behartzen da eta jakinarazten da atariaren bidez ematen diren datuak isilpean tratatuko direla. Erabiltzaileen datu pertsonalak atariaren bidez ematen den sarreren salmenta-zerbitzua kudeatu, administratu eta emateko erabiliko dira soilik.
Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratu ditzakezula helbide honetan: Donostiako Parke Teknologikoa, Mikeletegi 56 - 1, 20009 Donostia edo helbidean.
Kudeatzaileak edozein momentuan eman daiteke baja; BarraBarrak hau egitera eraman duen arrazoiak galdetzeko eskubidea hartzen du ondorio estadistiko eta zerbitzuaren hobekuntzak bermatzeko. Kudeatzaileak helbidera idatziz eman dezake baja.
Erabiltzaileak edo/eta Kudeatzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta bere gain hartzen du horietan egon daitezkeen aldaketak jakinarazteko ardura. Erabiltzailea edo/eta Kudeatzailea izango da inprimakiak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osagabeekin edo eguneratu gabeekin betetzeagatik BarraBarrak edo hirugarrenek eduki ditzaketen kalte zuzenen eta zeharkakoen erantzule. BarraBarrak baja emateko eskubidea dauka, aurrez abisatu beharrik gabe, betebehar legalak betetzen ez dituen Erabiltzaile edo/eta Kudeatzaile baten kontua, beti ere, arrazoi justifikatuak badauzka.
BarraBarrak behar beste neurri hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitzea saihesteko, teknologiaren uneoroko egoera ezagututa. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
Atariko inprimakia betetzean, erabiltzaileak edo/eta Kudeatzaileak espresuki onartzen du BarraBarrak haren datu pertsonalak aipatutako fitxategian gorde ditzan. Inprimakiak betetzen duenaz bestelako pertsona fisiko baten datu pertsonalak eman behar badira, aurrena hemen jasotako edukiak jakinarazi beharko zaizkio.
BarraBarrak atariko erabiltzaileen IP helbideak gorde eta erabili ditzake, trafikoa aztertzeko, ataria kudeatzeko eta erabilpenaren jarraipena egiteko. BarraBarrak ez ditu inolaz ere IP helbideak informazio pertsonal identifikagarriarekin lotuko. Horrez gain, BarraBarrak web-analisirako zerbitzuak erabil ditzake (esaterako: Google Analytics edo antzeko tresnak), webguneari erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko.
barrabarra.eu webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, audioa, bideoa, diseinuak, kreatibitatea, softwarea) jabego industrialeko eta intelektualeko eskubideak Akting Ingenieritza SLrenak edo kasuan kasuko hirugarrenenak dira.
Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, modu pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko badira soilik eta esklusiboki. Hortaz, erabat debekatuta dago merkataritzarako erabiltzea, banatzea, aldatzea edo deskonpilatzea.
Alderdi ezberdinek Web Gune honetako baldintza eta erabilpenak Espainiako legeak arautzen duela onartzen dute.
Zerbitzuak, printzipioz, iraupen mugatua du. Hala ere, BarraBarrak baimena du zerbitzua edozein unetan amaitutzat emateko edo eteteko, erabiltzaileei hamabost egun aurretik abisua emanez.
Iraungitze edo kentze horren ondorioz ez da indemnizaziorik edukitzeko aukerarik emango.
Baldintza hauetan edozein desadostasun egonez gero, aldeek araudiaren arabera dagozkien Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete.
Gurekin kontaktuan jarri nahi duen Erabiltzaile edo Kudeatzaile orok duda, iradokizun, jazoera, etab. duelako, helbidera idatziz egin dezake.
AKTING INGENIARITZA email: Lege oharra